Migrazioaren testuingurua aldatu dela eta hari hobeto egokituko zaion egitura berria behar dugulako sortu da Kanpoko IU. 60-70 hamarkadetako migrazio-boladen testuinguruan, non pertsona askok leku jakin batera emigratzen zuten, industrian edo beste lanbidetan "gonbidatutako langile" gisa, eta han urteak eta hamarkadak ere ematen zituzten testuinguruan, herrialde bakoitzean federazio bana izateak osatzen zuen egiturak ondo funtzionatzen zuen,. 2010etik aurrera eta krisi ekonomikoaren ondorioz hasi zen migrazio fenomenoak oso ezaugarri ezberdinak ditu.
Azkeneko zazpi urtetan Espainiatik kanpora atera diren 2,5 milioi pertsonen gehiegoa Erresuma Batua, Alemania, Frantzia edo Belgika bezalako herrialdeko hiri handi eta ertainetan aurki daitezke, baina Europako beste herrialdetan, Austria edo Suitza kasu, Latindar Amerikan, AEBetan eta baita Asian ere bizi direnak badaude. Frantzian, Alemanian edo Belgikan federazio historikoak egoteak beste herrialdetan bizi ziren militanteen lana nola koordinatzeko arazoak sortzen zituen. Antolakuntza-egitura berriak aukera ematen du, batetik militantziaren eta IU federalaren arteko egituren arteko harreman zuzenagoa izatea eta, bestetik, federazio ohiek funtzionatzen zuten herrialdetatik urrun bizi diren pertsonak Kanpoko IUrekin bat egiteko.
Gure erronka nagusia kanpoan dauden IUren militante guztiek era antolatuan lan egitea da, bizi diren hiria, herrialdea eta kontinenteari erreparatu gabe, existitzen diren tokiko asanbladak indartuz eta asanblada berriak sortuz. Gainera, militanteek migranteei eragiten dieten lan-gatazketan parte har dezaten hartu dugu helburutzat, existitzen diren elkartasun-saretan lan eginez eta, hauek ez dauden tokietan, bere sorreran lagunduz.