Afiliazioa

"Zer litzateke mundu hau militanterik gabe? Nolakoa litzateke giza izaera militanterik ez balego? Ez militanteak perfektuak direlako, beti arrazoia dutelako, supergizonak direlako eta oker ez daudelako. Ez da hori. Militanteak ez daude bere onurarako, amets sorta baten truke arima uztera datoz. Zeren, azken finean, giza izaeraren aurrerapena ezinbestean eskatzen baitu zoriontsu senti dadila bere bizitza giza aurrerabidearen zerbitzura jarriz. Militantea izatea ez da sakrifizio-gurutze batekin kargatzea, zentzu traszendentaleko askatasunaren alde borroka egitearen barne-loria bizitzea da. "– Pepe Mújica Cordano, Uruguaiko Errepublikako presidente ohia

Izquierda Unidan bi militantzia-maila ezberdin ditugu: jarraitzailea eta afiliatuaJarraitzaileak  etaAfiliatuak. Bi kasuetan, izena emateko atzerrirako posta-kode jakin bat sartu behar duzu izen emate orrian::

  • 🇧🇪 Bruselas – 53002
  • 🇫🇷 Toulouse – 53001
  • 🇫🇷 Lyon – 53030
  • 🇩🇪 Berlín – 53004
  • 🇩🇪 Frankfurt – 53005
  • 🇱🇺 Luxemburgo – 53999
  • 🇨🇭 Zúrich – 53039
  • 🗺 Resto del mundo – 53040

Jarraitzaileak

Jarraitzaile gisa, Izquierda Unida,jarduerei, posizionamenduei eta proposamenei buruzko informazioa jasotzeko, deitzen diren bileretan eta lanketa kolektiborako arlotan, ekintzaileen sareen eta asanblada irekietan parte hartzeko eskubidea izango duzu. Gainera, antolakuntzaren barne prozesu batzuetan ere bozkatu ahal izango duzu, adibidez, hauteskunde zerrendak osatzeko primarioetan edo hauteskundetarako aliantza-politikak erabakitzeko erreferendumetan. Jarraitzailearen eskubide eta betebeharren zerrenda osoa Izquierda Unidaren Estatutuen 31. artikuluan dago deskribatuta.  Estatutos de Izquierda Unida.

Jarraitzaile bezala izen emateko, 16 urte izan behar dira gutxienez eta ez da ezer ordaindu behar afiliazio-kuota gisa.. Jarraitzaile izan nahi baduzu, hurbilen duzun Izquierda Unidaren tokiko batzarrera gerturatu zaitezke, edo, nahiago baduzu, eskaera online ere egin dezakezu, hemen aurki dezakezun inprimakia betez:

IUko jarraitzaile bezala alta emateko inprimakia (gazteleraz)

Kontsultaren bat egin nahi badiguzu, exterior@izquierdaunida.org helbidera idatziguzu


Afiliatuak

Afiliazioak erabateko partaidetza-maila ematen du Izquierda Unidan, eta zure borondateari, aukerei eta eskuragarritasunari egokitutako jarduera-konpromisoa hartuz. Afiliatuen eskubide eta betebeharren zerrenda osoa Izquierda Unidaren estatutuetako 13. artikuluan dago deskribatuta.

Ez zaie onartukoIzquierda Unidaafiliatzea modu frogatuan

  • Eredu kapitalistaren defentsarako posizio publikoak dituzten
  • Indarkeria matxistaren edo ingurumenaren aurkako erasoen ekintzen alde dauden edo ekintza horien parte izan direla adierazi duten
  • Desberdintasun pertsonalekiko, arrazari, fisikoari, kulturari, erlijioari, sexu-aukerari edo genero-indentitateari dagokien errespetuaren aurkako jarrerak dituzten
  • Animaliei tratu txarrak ematen dizkieten pertsonei.

Afiliatu-izaerak adinez nagusia izatea eskatzen du eta gastu ekonomikoa dakar afiliazio-kuota gisa. . Afiliatu nahi baduzu, hurbilen duzun Izquierda Unidaren tokiko asanbladara hurbildu zaitezke, edo, nahiago baduzu, eskabidea online ere egin dezakezu, ondoren dagoen inprimakia betez:

IUko afiliatu gisa alta emateko inprimakia (gazteleraz)

Kontsultaren bat egin nahi badiguzu, exterior@izquierdaunida.org helbidera idatziguzu

Atxekitutako fitxategiak:

euEuskara