"Gure mundurako leihoa itzuli ondoren, bizi garen herrialdeetan erakunde lagunekin lotura estuagoak ezarri nahi ditugu, eta, horrez gain, Espainiako Estatuaren eta bertako hizkuntzen benetako aniztasuna ordezkatu nahi dugu", esan du Nerea Fernandez bozeramailekideak.
Izquierda Unida en el Exterior (Kanpoko IU) federazioak bere webgunearen bertsio berria zazpi hizkuntzatan estreinatu du asteazken honetan, irailaren 30ean, Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean: gaztelaniaz dagoen bertsioarekin batera, bere militantzia bizi den herrialdeetan hitz egiten diren hizkuntza gehienak biltzen ditu; ingelesa, frantsesa eta alemana eta, gainera, katalana, galiziera eta euskara.
"Gure webgunearen itzulpenarekin, gure mundurako leihoa baita, bizi garen herrialdeetan erakunde lagunekin lotura estuagoak ezarri nahi ditugu", esan du Nerea Fernandez Kanpoko IUko bozeramailekideak, "Espainiako Estatuaren eta bertako hizkuntzen benetako aniztasuna modu fidelagoan irudikatzeaz gain".
La traducción, que por el momento comprende los elementos comunes de la web, ha sido realizada por el recientemente creado Grupo de Trabajo de Traducciones de la federación, compuesto por militantes y simpatizantes residentes en países tan distantes como Alemania, Austria, Bélgica, Chile, Estados Unidos, Francia, Lituania, Reino Unido o Rusia, además de con la colaboración de compañeras de Ezker Anitza-IU. Este grupo será el encargado, a partir de ahora, de traducir las notas de prensa publicadas en un futuro a las lenguas que sean pertinentes, según el interés de la información publicada.
"Kanpoko IUk beste hizkuntzekin lagundu nahi duten, edo dauden lantaldekin bat egin nahi duten, militante eta jarraitzaileei parte hartzeko gonbita egiten diegu", esan du Eduardo Velazquez federazioko bozeramaileak. Horretarako, honako helbide honetara jo dezakete: exterior.comunicacion@izquierdadaunida.org.
Kanpoko IUri buruz
Izquierda Unidaren Kanpoko Federazioa 2017ko apirilean sortu zen espainiar emigrazioa politikoki mobilizatzeko eta bere aldarrikapenei ahotsa emateko. Gaur egun, asanblada egonkorrak ditugu Bruselan, Belgikan; Berlinen eta Frankfurten, Alemanian; Luxenburgon; Zurichen, Suitzan; Lyonen eta Tolosan, Frantzian; eta Buenos Airesen, Argentinan. Gainera, federazioak IU Global asanblada du, eta horren bidez, munduan zehar sakabanatuta dagoen militantziak parte hartzen du, tokiko asanblada propiora sartzeko aukerarik gabe.